Lutxana Arraun Elkartearen logotipoa

Erandioko XXXVI. Bandera

Abuztuaren 27an Erandioko Banderaren XXXVI. Edizioa ospatu zen Nerbioi ibaiaren uretan. Emakumezkoen modalitatean, ETE Ligarako estropada puntuagarria, banakako erlojupeko bat izan zen, bi luze eta 2.778 metroko distantziarekin. ARC-II mailako gizonezkoen modalitateko estropada, 4 luzeko erlojupekoa izan zen, 5.556 metroko distantziarekin.

XXXVI Erandioko Bandera

Emakumezkoetan, Erandioko estropada ETE Ligarako azken estropada puntuagarria zen. Zarauzko traineruak irabazi zuen Bandera, Kaikuren aurretik. Bigarren postu honi esker, Sestaoko arraunlariek Ligako txapeldun izateko behar zituzten puntuak lortu zituzten, Zumaiako Telmo Deunen aurretik, urteko azken estropada honetan ezin izan baitzuten aldea murriztu. Gainera, Kaikuko patroiak ziaboga onenaren txapela jaso zuen.

Estropadako sailkapena

  1. Zarautz Gesalaga Okelan – 11:47,83
  2. Kaiku Nortegas – 11:52,38
  3. Zumaiako Telmo Deun A.K.E. – 11:56,91
  4. Astillero – 12:31,07
  5. Deusto – 12:31,85
  6. Ondarroa – 12:56,64
  7. Hernani – 12:59,69
  8. Portugalete – 13:11,24

ARC-I Ligara igotzeko playoffa

Gizonezkoetan, ARC-I Ligara igotzeko playoffetako azken puntuak zeuden jokoan. Portugaleteko Jarrillera izan zen txandako irabazlea, baita aurreko egunean Colindresen  jokatutako txandarena ere. Bi garaipen horiei esker igoera lortu zuten, animoak ematera hurbildu zitzaizkien dozenaka zale jarrilleroren aurrean.

Estropadako sailkapena

  1. Portugalete – 22:06,88
  2. Donostiarra – 22:12,77
  3. Deusto – 22:14,90
  4. Busturialdea – 22:43,97

Omenaldia Jesús Alonsori

Estropadak hasi aurretik, traineru guztietako tripulazioek eta Erandiora hurbildu ziren ikusleek minutu bateko isilunea egin zuten, egun batzuk lehenago hil zen Jesús Alonso, Lutxana Arraun Elkarteko arraunlari baten aita zenaren omenez.

Goian bego.

Argazki-galeria

Erandioko XXXVI. Bandera – 1
Erandioko XXXVI. Bandera – 2
Erandioko XXXVI. Bandera – 3
Erandioko XXXVI. Bandera – 5
Erandioko XXXVI. Bandera – 4
Erandioko XXXVI. Bandera – 6
Erandioko XXXVI. Bandera – 8
Erandioko XXXVI. Bandera – 7
Erandioko XXXVI. Bandera – 10
Erandioko XXXVI. Bandera – 9
Erandioko XXXVI. Bandera – 11
Erandioko XXXVI. Bandera – 13
Erandioko XXXVI. Bandera – 12
Erandioko XXXVI. Bandera – 14
Erandioko XXXVI. Bandera – 16
Erandioko XXXVI. Bandera – 15
Erandioko XXXVI. Bandera – 18
Erandioko XXXVI. Bandera – 17
XXXVI. Erandioko Bandera – 19
Erandioko XXXVI. Bandera – 21
Erandioko XXXVI. Bandera – 20
Erandioko XXXVI. Bandera – 23
Erandioko XXXVI. Bandera – 22
Erandioko XXXVI. Bandera – 24
Erandioko XXXVI. Bandera – 26
Erandioko XXXVI. Bandera – 25
Erandioko XXXVI. Bandera – 28
Erandioko XXXVI. Bandera – 27
Erandioko XXXVI. Bandera – 29
Erandioko XXXVI. Bandera – 31
Erandioko XXXVI. Bandera – 30
Erandioko XXXVI. Bandera – 33
Erandioko XXXVI. Bandera – 32
Erandioko XXXVI. Bandera – 34
Erandioko XXXVI. Bandera – 36
Erandioko XXXVI. Bandera – 35
Erandioko XXXVI. Bandera – 37

Egin zaitez Lutxana Arraun Elkarteko bazkide

Lagundu klubari

Gure bazkideen ekarpena oso garrantzitsua da klubarentzat, horregatik, gurekin elkarlanean aritzera animatzen zaitugu.
Bazkide egitea 20 €baino ez da kostatzen eta gure jarduerarekin jarraitzen laguntzen digu.

Lagundu iezaguzu eta sartu FAMILIA HANDI honetan!

Lutxana Arraun Elkartearen sare sozialen (Instagram) feed-a duen telefono mugikorra

Lutxana Arraun Elkartea sare sozialetan

Jarrai gaitzazu

Egin zaitez Lutxana Arraun Elkartearen jarraitzaile Instagramen eta Facebooken, beti gure argitalpenen berri izan ahal izateko.