Lutxana Arraun Elkarteko kategoriak
Tripulazioak
Hauek dira Klubeko kategoria bakoitza zehazteko erabiltzen diren adinak:


Entrenamendu-ordutegiak
Jarraian, klubeko kategoria bakoitzerako entrenamendu-egunak ikus ditzakezu. Denboraldiak aurrera egin ahala, areagotu egiten dira entrenamendu-egunak: urriaren amaieran larunbata gehitzen dugu, eta azaroaren amaieran igandea, kategoria guztietan.
Kimuak
Asteartea eta osteguna
Kadeteak - Haurrak
Asteartea, osteguna eta ostirala
Gazteak - Helduak
Astelehena, asteazkena, osteguna eta ostirala
Arraun eskola - Lutxana Arraun Elkartea
Arraun egitera etorri nahi duzu?
Arrauna sakrifikatutako kirola da, baina sari handia ematen digu. Zatoz probatzera, harrapatu egingo zaitu!
Arraun modalitateak
Arraunketak bi modalitate ditu: banku mugikorra eta banku finkoa. Bi modalitateetan prestatzen ditugu txikienak, hainbat txapelketatan parte hartzeko.
Helburu nagusia
Arraun-eskolaren helburu nagusia arraunlariak trebatzea da, talde-lana eta diziplina irakatsiz, kirolaz eta taldekideez gozatuz.
Onurak
Arraunketak arraunlariei beren garapen fisiko eta psikologikoa hobetzen, koordinazio hobea izaten eta trebetasun tekniko eta sozialak garatzen laguntzen die.

Egin zaitez Lutxana Arraun Elkarteko bazkide
Lagundu klubari
Gure bazkideen ekarpena oso garrantzitsua da klubarentzat, horregatik, gurekin elkarlanean aritzera animatzen zaitugu.
Bazkide egitea 20 €baino ez da kostatzen eta gure jarduerarekin jarraitzen laguntzen digu.
Lagundu iezaguzu eta sartu FAMILIA HANDI honetan!