Astillerok denboraldiko bosgarren bandera lortu zuen Santurtzin
Aurreko asteburuan Santoñan lortutako bigarren postuaren ostean, Astillerok berriro irabazi zuen Santurtziko uretan. II. San Juan de Dios Ospitalea Ikurriña lau luzeko lineako modalitatean burutu zen eta, oraingoan, Kantabriako arraunlariek garaipena lortu zuten Donostiarra B traineruari 7 segundo baino gehiagoko alde erosoa atara ondoren.
Gure Ederrako mutilek ez suten euren egunik onena izan eta zazpigarren postuan geratu ginen Santoñaren atzetik. Hala ere, KAE2 Ligako seigarren postuari eutsi diogu.
Aupa Lutxana!
II. San Juan de Dios Ospitalea Ikurriñako sailkapena
- SDR ASTILLERO – Denbora: 20:50:23
- DONOSTIARRA – Denbora: 20:57:75
- CASTREÑA – Denbora: 21:14:46
- HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK – Denbora: 21:43:67
- BUSTURIALDEA AKE – Denbora: 21:53:50
- SD SANTOÑA RC – Denbora: 22:39:27
- LUTXANA – Denbora: 22:44:92
KAE2 Ligako sailkapena
Zazpigarren jardunaldia
- SDR ASTILLERO – 46 Puntu
- DONOSTIARRA – 43 Puntu
- CASTREÑA – 33 Puntu
- HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK – 24 Puntu
- BUSTURIALDEA AKE – 26 Puntu
- LUTXANA – 14 Puntu
- SD SANTOÑA RC – 9 Puntu