Lutxana Arraun Elkartearen logotipoa

XL. Ondarroako Bandera

Astillerok liga ia erabakita utzi du

Astillerok XL. Ondarroako Bandera irabazi zuen Castreñaren eta Donostiarra B traineruen aurretik. Donostiarrek, KAE2 ligako lidergoa lortzeko lehian, ez zioten kantabriarren erritmoari eutsi eta estropada San Joserekiko 25 segundoko desabantailarekin bukatu zuten.

Liga amaitzeko jardunaldi bakarra denean, Astillerok bi puntu gehitu dizkio sailkapen nagusian duen abantailari. Beraz, ezustekorik ezean, ligako txapeldun izango dira abuztuaren 15ean Castro-Urdialeseko uretan jokatuko den estropadan.

Lutxana Arraun Elkarteak lan bikaina egin zuen berriro Ondarroan. KAE2 Ligako sailkapen nagusiko seigarren postuari eusten diogu.

AUPA EDERRA ETA AUPA LUTXANA!

XL. Ondarroako Banderako sailkapena

  1. SDR ASTILLERO – Denbora: 21:00:52
  2. CASTREÑA – Denbora: 21:09:14
  3. DONOSTIARRA – Denbora: 21:25:54
  4. HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK – Denbora: 21:41:13
  5. BUSTURIALDEA AKE – Denbora: 22:05:50
  6. LUTXANA – Denbora: 22:38:70
  7. SD SANTOÑA RC – Denbora: 23:06:77

KAE2 Ligako sailkapena

Hamargarren jardunaldia

  1. SDR ASTILLERO – 65 Puntu
  2. DONOSTIARRA – 61 Puntu
  3. CASTREÑA – 49 Puntu
  4. BUSTURIALDEA AKE – 37 Puntu
  5. HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK – 35 Puntu
  6. LUTXANA – 19 Puntu
  7. SD SANTOÑA RC – 13 Puntu

Egin zaitez Lutxana Arraun Elkarteko bazkide

Lagundu klubari

Gure bazkideen ekarpena oso garrantzitsua da klubarentzat, horregatik, gurekin elkarlanean aritzera animatzen zaitugu.
Bazkide egitea 20 €baino ez da kostatzen eta gure jarduerarekin jarraitzen laguntzen digu.

Lagundu iezaguzu eta sartu FAMILIA HANDI honetan!

Lutxana Arraun Elkartearen sare sozialen (Instagram) feed-a duen telefono mugikorra

Lutxana Arraun Elkartea sare sozialetan

Jarrai gaitzazu

Egin zaitez Lutxana Arraun Elkartearen jarraitzaile Instagramen eta Facebooken, beti gure argitalpenen berri izan ahal izateko.