Astillero berriro ere nagusi Mundakan
Aurreko astean Erandioko estropadan Donostiarra B-ren atzetik amaitu ondoren, Astilleroko arraunlariek nagusitasunez irabazi zuten XXI. Mundakako Ikurriña. San Joser traineruko mutilek 18 segundo baino gehiagoko aldea atera zieten donostiarrei, KAE2 Ligako lider bezala duten aldea handituz.
Lutxana Arraun Elkarteak oso estropada ona egin zuen Mundakan. Ederrak seigarren bukatu zuen, Santoñako traineruari 51 segundoko aldea aterata.
Aupa Ederra eta Aupa Lutxana!
XXI. Mundakako Ikurriñako sailkapena
- SDR ASTILLERO – Denbora: 21:48:42
- DONOSTIARRA – Denbora: 22:06:95
- CASTREÑA – Denbora: 22:18:37
- BUSTURIALDEA AKE – Denbora: 22:39:80
- HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK – Denbora: 22:41:93
- LUTXANA – Denbora: 23:37:52
- SD SANTOÑA RC – Denbora: 24:28:04
KAE2 Ligako sailkapena
Bederatzigarren jardunaldia
- SDR ASTILLERO – 59 Puntu
- DONOSTIARRA – 56 Puntu
- CASTREÑA – 42 Puntu
- BUSTURIALDEA AKE – 33 Puntu
- HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK – 32 Puntu
- LUTXANA – 17 Puntu
- SD SANTOÑA RC – 12 Puntu