Lutxana Arraun Elkarteko Zuzendaritza Batzorderako hauteskundeak
Abuztuaren 2an, Lutxana Arraun Elkarteko lehendakariak eta Zuzendaritza Batzordeak dimisioa aurkeztu zuten, eta Hauteskunde Batzordea deitu zuten, Zuzendaritza Batzorde berria hautatzeko.
Hauteskunde Batzordeak, abuztuaren 5ean bilduta, Hautesleen Errolda eta Hauteskunde Egutegia onartu zituen. Errolda eta egutegiak argitaratuta, hauteskundeetarako deialdia onartu zen, eta erreklamazioak egiteko epea hasi zen.
2024ko Hauteskunde Egutegia
02/08/2024
Lehendakariak (edo Zuzendaritza Batzordeak) kargua uztea eta Hauteskunde Batzordeak hauteskundeetarako deialdia egitea.
05/08/2024
Hauteskunde Batzordearen bilera. Hautesle errolda eta hauteskunde egutegia onartzea. Hauteskundeetarako deialdia egitea. Hautesle erroldak eta hauteskunde egutegia argitaratzea. Erreklama-zioak aurkezteko epea hastea.
07/08/2024
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatzea.
08/08/2024
Hauteskunde Batzordeak erreklamazioei buruzko erabakia hartzea.
11/08/2024
Lehendakaritzarako hautagaiak aurkezteko epea hastea.
18/08/2024
Hautagaiak aurkezteko epea bukatzea.
20/08/2024
Hautagaiak behin-behinekoz aldarrikatzea eta erreklamazioak aurkezteko epea hastea.
25/08/2024
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatzea.
28/08/2024
Hauteskunde Batzordeak erreklamazioak erabaki eta hautagaiak behin betiko onartzea.
02/09/2024
Hauteskunde eguna (hauteskunderik egin behar izanez gero). Hauteskunde Batzordeak botorik gehien jaso duen hautagaia behin behinekoz aldarrikatzea eta erreklamazioak aurkezteko epea hastea.
05/09/2024
Erreklamazioak aurkezteko epea bukatzea.
09/09/2024
Erreklamazioak erabaki. Lehendakaria behin betiko aldarrikatzea. Hauteskunde prozesua bukatzea.