Erandioko XXXVII. Bandera

Astillero eta Donostiarra B irabazle XXXVII. Erandioko  Banderan

Atzo Lutxana Arraun Elkarteak antolaturiko XXXVII. Erandioko  Bandera ospatu zen. Bi estropada izan genituen: lehenengoa, emakumezkoena ETE Ligakoa, eta bigarrena, gizonezkoen KAE2 ligakoa.

Astilleroren garaipena gutxieneko abantailagatik

Kantabriar traineruko emakumeek 35 ehuneneko aldea atera zieten Zumaiako gipuzkoarrei, bi luzeko erlojupekoan. Garaipen honek ETE Ligako sailkapen nagusiko lider gisa duten aldea bi puntura handitzeko balio die.

KAE2 Ligako lidertza lortzeko borrokak jarraitzen du

Bestalde, Donostiarra B-k garaipena lortu zuen goizeko bigarren estropadan, Astillerori sei segundoko tartea aterata. Astillerok beste jardunaldi batez jarraitzen du lidergoan, baina orain donostiarrekiko aldea bi puntukoa da.

Gure arraunlariek, aurreko jardunaldian Santurtzin gertatu bezala, zazpigarren postuan bukatu zuten estropada, eta sailkapen nagusian Santoñarekiko genuen abantaila lau puntura murriztu da.

Aupa Lutxana!

Astilleroko traineruko arraunlariak, XXVII. Erandioko Banderako estropadaren garaipena ospatzen

XXXVII. Erandioko  Banderako sailkapena

ETE Ligako estropada

  1. SDR ASTILLERO ÉNERYT SERVICIOS – Denbora: 10:43,27 8
  2. ZUMAIA DELTECO – Denbora: 10:43,62 7
  3. ZARAUTZ GESALAGA OKELAN – Denbora: 10:57,16 6
  4. KAIKU NORTEGAS – Denbora: 11:02,44 5
  5. SAN JUAN – CMO VALVES – Denbora: 11:05,54 4
  6. ONDARROA CIKAUTXO – Denbora: 11:19,41 3
  7. DEUSTO – BILBAO – Denbora: 11:19,58 2
  8. HERNANI MITXELENA MEKANIZATUAK – Denbora: 11:29,17 1

KAE2 Ligako estropada

  1. DONOSTIARRA – Denbora: 20:42,21
  2. SDR ASTILLERO – Denbora: 20:48,44
  3. HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK – Denbora: 21:09,06
  4. CASTREÑA – Denbora: 21:26,01
  5. BUSTURIALDEA AKE – Denbora: 21:29,02
  6. SD SANTOÑA RC – Denbora: 22:24,49
  7. LUTXANA – Denbora: 22:38,95

KAE2 Ligako sailkapena

Zortzigarren jardunaldia

  1. SDR ASTILLERO – 52 Puntu
  2. DONOSTIARRA – 50 Puntu
  3. CASTREÑA – 37 Puntu
  4. HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK – 29 Puntu
  5. BUSTURIALDEA AKE – 29 Puntu
  6. LUTXANA – 15 Puntu
  7. SD SANTOÑA RC – 11 Puntu

Egin zaitez Lutxana Arraun Elkarteko bazkide

Lagundu klubari

Gure bazkideen ekarpena oso garrantzitsua da klubarentzat, horregatik, gurekin elkarlanean aritzera animatzen zaitugu.
Bazkide egitea 20 €baino ez da kostatzen eta gure jarduerarekin jarraitzen laguntzen digu.

Lagundu iezaguzu eta sartu FAMILIA HANDI honetan!

Lutxana Arraun Elkartearen sare sozialen (Instagram) feed-a duen telefono mugikorra

Lutxana Arraun Elkartea sare sozialetan

Jarrai gaitzazu

Egin zaitez Lutxana Arraun Elkartearen jarraitzaile Instagramen eta Facebooken, beti gure argitalpenen berri izan ahal izateko.