Donostiarra B traineruak denboraldiko lehen bandera lortu du Santoñan
LIV. Santoñako Udal Gorenaren Bandera 4 luzeko banakako erlojupeko modalitatean burutu zen. Haize bortitzak eragindako estropada zail batean, Donostiarrak 29 ehunenengatik gailendu zitzaion Astilleroko kantabriar traineruari. Castreñako arraunlariek estropada zirraragarri honetako podiuma osatu zuten, irabazleetatik segundo bat baino gutxiagora.
Lutxana Arraun Elkarteko Ederrak beste seigarren postu bat lortu zuen, eta horrek KAE2 Ligako sailkapen nagusiko postu berean finkatzen gaitu.
Aupa Lutxana!
LIV. Santoñako Udal Gorenaren Banderako sailkapena
- DONOSTIARRA – Denbora: 22:04:79
- SDR ASTILLERO – Denbora: 22:05:08
- CASTREÑA – Denbora: 22:05:54
- HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK – Denbora: 22:22:05
- BUSTURIALDEA AKE – Denbora: 23:06:04
- LUTXANA – Denbora: 24:06:08
- SD SANTOÑA RC – Denbora: 24:08:93
KAE2 Ligako Sailkapena
Seigarren jardunaldia
- SDR ASTILLERO – 39 Puntu
- DONOSTIARRA – 37 Puntu
- CASTREÑA – 28 Puntu
- BUSTURIALDEA AKE – 23 Puntu
- HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK – 20 Puntu
- LUTXANA – 13 Puntu
- SD SANTOÑA RC – 7 Puntu